Kiroldegiko aldagelak berritu eta gurpil aulkiendako egokitu dituzte, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko ira. 25a, 09:04
Kiroldegian berritu den aldageletako bat.

Kokapena eta distribuzioa berdinak dira, baina azuleju berriak ipini dituzte lurrean eta hormetan eta komuneko altzariak berritu egin dituzte.

"Hori egiten ari ginela erabaki genuen kanpotik zihoan ur hoditeria barrutik ipintzea eta dutxa-telefonoak ere berritzea", azaldu du Iraitz Lazkano alkateak. Emakumeen zein gizonen aldageletan, bestetik, egokitu egin dute komuna, eta dutxa egokituak ere ipini dituzte.

Hilerriko horma amaitzen

Lazkanok jakinarazi du hilerriko hormako lanak ere azken txanpan direla. "Harria jartzen ari dira goiko aldean. Laster amaituko dute".

Uda partean beste hainbat lan egin ditu Udalak herrian. Skate parkea berritu egin dute, argiteria publikoa LED sistemara egokitu eta eskolako ganbarako hormak txukundu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak