Gaur eta eguaztenean lehen hezkuntzako lehen eta bigarren mailako neska-mutikoendako eskola kirola saioa izango da, 16:30ean. Ondoren, 17:30ean pilota eskola saioa izango da frontoian eta 19:30ean hasita spinning ikastaroa.
Martitzenean eta eguenean erretiratuendako gimnasioa saioa dago iragarrita, 15:30ean. Ondoren etorriko dira 3. eta 4. mailetako ikasleendako eskola kirola saioa (16:30ean) eta 5. eta 6. mailetako neska-mutikoendakoa, 17:30ean. Mantentze gimnasia saioa 18:30ean izango da eta spinning-eko bigarren taldearen saioa, 19:30ean.