Herriko ohiko ekoizleen postuak ez ezik, eskolako neska-mutikoena, Marokoko produktuena, hainbat artisaurena eta herriko emakume taldearena ere egon dira, besteak beste. "Ogia, arrautzak, eta sasoiko barazkiak estimatzen dituzte herritarrek", adierazi dute saltzaile batzuek. Eta horiek atera orduko arrimatu dira elgetarrak.
Burdina zelan lantzen zen sasoi baten erakutsi du Igor Hercek eta hainbatek adi-adi jarraitu dituzte zeregin horiek; probatu gura izan duenik ere izan da. Neska-mutikoendako, ostera, tirolina jarri dute udaletxeko leihotik plaza barrenera.
Iñaki Egizabal eta Argider Txurruka garaile Intxortako Igoeran
Urtero lez, Intxortara joan-etorria egin dute; aurten bederatzi lagunek. Horietan bizkorrena Iñaki Egizabal izan da (18:09), eta haren atzetik sartu dira bere bi seme: Martin (18:24) eta Pablo (19:16). Lehenengo emakumea, ostera, Argider Txurruka izan da (27:00), eta Elena Elkorok 2014tik zeukan errekorra (27:15) hautsi du.
Kategoria bakoitzeko sarituak honakoak izan dira:
16 URTETIK GORAKO GIZONEZKOAK
1- Iñaki Egizabal
2- Egoitz Mañarikua
3- Josu Mañarikua
4- Jesus Mari Beristain
5- Anartz Agirre
16 URTETIK GORAKO EMAKUMEZKOAK
1- Argider Txurruka
2- Maider Osa
12-16 ARTEKO MUTILAK
1- Martin Egizabal
2- Pablo Egizabal
MARKA HOBETU
Argider Txurruka