"Iaz ere egin zen, baina eguraldi txarra zela-eta jendea errepikatzeko gogoarekin gelditu zen. Ea oraingoan Aralarreko paraje zoragarri honetaz gozatzeko aukera dugun", adierazi dute Kantsatzeke mendi taldetik. Bihar arte dago zabalik izena emateko aukera. Prezioa da hamar euro eta kontaktua kantsatzeke@gmail.com. Udaletxean ere egin daiteke izen-ematea.