Bocineros Deiadar Xtreme lasterketan Oihana Kortazar nagusitu zen emakumeetan. Elgetarrak 4 ordu eta 10 minutu behar izan zituen ibilbidea bukatzeko. Iratxe Alonsok hirugarren egin zuen, 5:29:35 denborarekin.
Gizonetan, Aitzol Jimenez elgetarrak laugarren egin zuen 4:21:30 denborarekin.
Lasterkariak Gernikatik abiatu ziren eta Gernikan amaitu zuten. Ibilbidean izan zituzten Maiaga, Sollube, Katillotxu eta Kosnoaga.
Bocinero Bizkaiko bost mendatek osatzen dute multzoa da: Kolitza (883 m.), Ganekogorta (999 m.), Gorbeia (1.482 m), Oiz (1.026 m.) eta Sollube (684 m.).