Elgetan ere euskara bidegurutze batean dagoela azalduko du, bihar, Kike Amonarrizek

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko ira. 17a, 08:00

Kike Amonarriz.

Euskaraldia batzordeak gonbidatuta soziolinguista tolosarra udaletxeko areto nagusian izango da, bihar, 19:30ean. Hizkuntza ohiturak zer diren eta zertan eragiten duten azalduko du. Euskararen erabileran eragiteko gakoak ere emango ditu.

Ezagutza maila asko igo dela, baina erabileran behera goazela azpimarratzen du Amonarrizek. Erabaki estrategikoak hartu behar direla uste du eta une honetan horiek hartzeko baliabide linguistikoak, sozialak eta politikoak ematen direla uste du. Hala, ohartarazten du bidegurutze erabakigarri batean dagoela euskara.

Datuak emango ditu bihar, 19:30ean, udaletxeko areto nagusian egingo duen aurkezpenean. Ohikoa duen tonu umoretsu eta baikorrean egingo du berba baina egoeraren inguruan egiten duen analisia argi eta garbi azalduz.

Aurkezpen interesgarria izango da guztiendako. Motibagarria ere bai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak