Ikusita bi astean saldu direla hasiera batean Elgetan egitekoak ziren bost emanaldietarako sarrerak seigarren funtzio bat egitea erabaki du Iker Galarzaren lantaldeak.
Seigarren emanaldi hori barikurako iragarri dute. Hilaren 28an izango da beraz, eta 21:30ean. Herri batzuetan egin dute funtzioa antzerako ordutegian eta umerik ez dutenak, erretiratuak... gerturatu izan dira. Beste giro bat beste publiko mota batendako, beraz. Gogoratu Gure Zirkua publiko guztiendako ikuskizuna dela.
Seigarren ikuskizun horretarako sarrerak eguenean ipiniko dituzte salgai ticketea.com atari digitalean.
Sarrerak leihatilan
Sarrerarik gabe gelditu direnendako Gure Zirkua ikuskizuneko lantaldeak jakinarazi du irailaren 28an leihatila zabalduko dutela 11:00etan. Aurrez aurre saltzeko gordeta dituzte zenbait sarrera eskuratzeko aukera izango da bertan. Ez dira asko izango baina aukera hori ere egongo da.