Bira arrakastatsua egiten ari dira Gure Zirkua ikuskizuneko kideak. Amezketan egin zuten lehen emanaldia ekain erdialdean eta etenik gabe hainbat herritan izan dira hilabeteotan. Eskaintza berritzailea da; izan ere, nork izan du zirku ikuskizuna euskara hutsean ikusteko aukera?
Hori bakarrik ez. Kritika onak jaso ditu han eta hemen Iker Galarzaren eta bere taldearen proposamenak. Udako fenomeno bihurtu da eta bada ikuskizuna birritan ikusteko aukera egin duenik ere.
Elgetan bost emanaldi egingo dituzte irailaren 28tik 30era bitartean, eta Euskaraldiarekin lotutako ekintzen barruan sartzen da. Albistea da honezkero agortuta daudela online salgai ipinitako sarrera guztiak, 1.200 sarrera, hain zuzen ere.
Antolatzaileak seigarren emanaldi bat egitea posible den aztertzen ari dira orain. Erabakia hartzeko dago oraindik.