Euskaltzaleen bazkarirako txartelak salgai daude Elgetako kioskoan

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko ira. 10a, 12:16

Duela bi urteko euskaltzaleen bazkaria, Elgetan, Kalitatea Fundazioko kideek prestatuta.

Goibeko Euskaltzaleen Topaguneak egun osoko egitaraua prestatu du zapaturako, hilak 15. Bazkaltzeko saiheskia erreko dute brasan Kalitatea Fundazioko kideek. Txartelak salgai daude Julian Markiegiren kioskoan 16 euroan. Umeendako menua ere badago. El Rincon de Lola tabernan daude salgai txartelak 8 euroan.

Festa 11:00etan hasiko da neska-mutikoendako puzgarriekin, eta 11:15ean euskararen sokarako dei egingo dute Arrasateko gaiteroek.

Soka 12:30ean izango da eta orain bi urte moduan nork bere soka zatia lotu beharko du aldamenekoaren soka zatiarekin. Goibekok barikuan ekin zion soka zatiak banatzeari. Herri Eskolara ere eramango ditu eta egunean bertan eskuragarri egongo dira plazan. Euskaraldiak garrantzi berezia izango du aurten Euskaltzaleen Egunean. Elgetako hamaikakoa osatu duten lagunak protagonista izango dira, mezuak lotura izango du eta Euskaraldiko materiala ere salgai egongo da.

Bazkarirako txartelak salgai

Orain bi urte herritar ugari elkartu ziren euskaltzaleen bazkaria egiteko. Aurten ere Kalitatea Fundazioko labeldun produktuak izango dira bazkaltzeko. Hain zuzen ere, txerri saiheskia eta Gernikako piperrak brasan erreta. Horrekin batera entsalada, kafea, ura eta Eceiza pastak. Txartelak salgai daude Julian Markiegiren kioskoan 16 euroan.

Umeendako bazkarirako txartelak El Rincon de Lola tabernan daude salgai 8 euroan. Oilasko izterra, izozkia eta ura daude menuan.

Bazkal ostean euskal kantuak izango dira trikitilarien eskutik eta 17:00etan erromeria Drindots taldearekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak