Elgetako pertsonaiak eta orduko ofizioak jorratzeaz gain, herriko hainbat eraikinek gordetzen dituzten bitxikeriak azaldu dituzte antzeztutako bisita gidatuan. Gidoia Nerea Villak egin du, eta bera ibili da gidari lanak egiten, San Roke kaleko txokoetan zehar.
Martxoan egin zuten lehen aldiz antzerki gidatua, baina orduan eguraldiak ez zuen askorik lagundu, euria gogotik egin baitzuen. Gaurkoan, aldiz, zeru urdina eta eguzkia izan dituzte alde, eta ikusleen erantzuna paregabea izan da. Antzerkiak ordubete iraun du, eta antzerkiak aurrera egin ahala, ikusle kopurua areagotuz joan da.
Antzezlana amaitutakoan, pozik azaldu da Nerea Villar antolatzailea: "Garrantzitsua da herriaren historia ondo ezagutzea, eta hau forma ludiko eta dibertigarri batean egiten ahalegintzen gara. Gaurkoan ere, elgetarrek ez dute kale egin, eta pozik gaude nola joan den ikusita".