Erdi Aroko Elgeta ezagutzera emateko bisita antzeztua, zapatuan

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko ira. 6a, 11:00
Martxoan egindako bisita gidatuan parte hartu zuen herritar taldea.

Martxoan euripean egindako bisita antzeztua berriz egingo dute Elgetan. Oraingo honetan eguraldi hobea espero dute. Kontakizuna 12:00etan abiatuko da Mendizaleen Plazatik. Herriaren egitura, eta herritarren lanbideak zeintzuk ziren ezagutzeko aukera izango da bertan.

Aurrekoan moduan boluntario talde batek egingo ditu antzezle lanak. Prest dituzte jantziak eta elkarrizketak, eta entzuleen zain izango dira zapatu eguerdian.

Antzeztutako bisita gidatuak herriko historia eta istorioak hobeto ezagutzeko aukera eskainiko du. Herriko pertsonaiak ezagutzeaz gain, gremio ezberdinen lanak, betebeharrak, eta Elgetako hainbat eraikinek gordetzen dituzten bitxikeriak azalduko dituzte.

San Roke kalean gora eta behera ibiliko dira bisitariak. Errementaria, baserritarra, zalduna, inkisidorea, jostuna, sendabelarretan aditua dena...

Bisita gidatua doan da. Izena emateko ondorengo bideak zabaldu dituzte: turismo@debagoiena.eus / info@ignaziotarlurraldea.com / 943 79 64 63 /  943 15 18 78 / 943 72 20 42.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak