San Rokeko bizilagunek gertu dituzte kaleko jaiak. Urteroko egitaraua iragarri dute. Gauerdiak jo bezain pronto su artifizialak eta aurreko urteko jaietako argazkien emanaldia egingo dituzte.
Egitarau ofizialak 11:30ean finkatzen du hurrengo hitzordua; izan ere, salda banatuko dute mezetara gerturatzen direnen artean. Meza, 12.00etan esango dute San Roke ermitan. Ondoren txikiteoa egingo dute trikitilarien parte hartzearekin eta bazkaria 14:30 izango da San Roke kalean. Erromeriarekin luzatuko dute festa.