Imanol Albizu bigarren atzo Alegian jokatutako Gipuzkoako harri-jasotze txapelketan

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko uzt. 16a, 10:13
Gipuzkoako harri-jasotze txapelketako sari banaketa. (iturria: EgurSport HK)

Aimar Irigoien errezildarrak jantzi du txapela Albizuk baino jasoaldi gehiago eginda, batez ere bolarekin. Urrezko binakako harri-jasotze txapelketan Albizuk bikotekide izandako Xabier Peñagarikanok hirugarren egin du.

Aimar Irigoien da Gipuzkoako harri-jasotze txapelketako txapelduna. Atzo jokatu zuten txapelketa Alegiako frontoian eta bigarren egin zuen Elgetan bizi den Imanol Albizu Goikoetxe elgoibartarrak.

Aimar Irigoienek 9.412,5 kilo altxatu zituen: 34 aldiz jaso zuen 125 kiloko harri zilindrikoa, 21 aldiz 113 kiloko harri kubikoa, eta 28 aldiz 100 kiloko bola. Guztiak 3 minutuko txandetan.

Imanol Albizu Goikoetxe ere ondo ibili zen; izan ere, 33 aldiz jaso zuen 125 kiloko harri zilindrikoa, eta 20 aldiz 113 kiloko harri kubikoa. Bola da Albizuren kuttuna, baina atzokoan Irigoienek erakutsi zuen zergatik den txapelduna. Albizuk baino bost jasoaldi gehiago egin zituen bolarekin errezildarrak.

Sailkapena

1. Aimar Irigoien 9.412,5 kilo. (34+21+28 jasoaldi)
2. Imanol Albizu Goikoetxe 8.675 kilo. (33+20+23=76 jasoaldi).
3. Xabier Peña 8.275 kilo. (30+18+25=73 jasoaldi).
4. Hodei Iruretagoiena Izeta IV 7.837,5 kilo. (28+19+22=69 jasoaldi).
5. Xabat Olaizola 5.625 kilo. (18+14+18 jasoaldi).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak