"Hurrengo irteera Jata mendira izango da, Bakiotik hasi eta bertan amaitzeko", adierazi du Elgetako mendi taldetik. "Igoera ez dela polita esan behar da, baina goitik dagoen ikuspegia, berriz, oso polita da. Gipuzkoa aldera Aloñarainoko bistak daude eta ia Bizkaia guztia azpian. Beherako bidean Gaztelugatxe arituko zaigu agertu eta ezkutatu, eta Lemoizko zentrala ere nahiko gertu ikusiko dugu".
Izen-ematea eguenera arte
Udaletxean, kantsatzeke@gmail.com helbide elektronikoan edo Facebook (Kantsatzeke) bitartez eman behar dute izena interesatuek. Prezioa da 10 euro. Eskatzen da adinez nagusi izatea.