Forma onean da txapelketa hasiera honetan Sebastian Arantzabal. Bizkaiko 29. hiru txirlo txapelketako lehen hiru jardunaldiak jokatu direnean birritan jantzi du irabazlearen txapela.
Bizkaiko hiru txirlo txapelketa ez da ofiziala. Hala, edonongo bolariek har dezakete parte bertan. Datorren urtian, bolari batzuk Bizkaian federatuta egongo dira, eta soilik bizkaitarrek izango dute sailkapenean parte hartzeko aukera. Hala, Euskal Herriko txapelketa ofiziala izatea lortuko dute.