Udalbatzako kideek ohiko soka-dantza egin dute, eta baita herrira etorri berriei harrera ere. Jarraian, Lapurdiko eta Bizkaiko dantzak izan dira ikusgai 40 bat neska-mutikoren eskutik. Eta, Gregorio Santa Cruz eibartarrak 50eko hamarkadan Elgetarako sortutako Egoarbitzako makil dantza eta Arratera begira dantzak eskaini dituzte helduek. Oier Araolazak gogoratu duenez Twitterren, “Eguarbitzako makil-dantza 1949an estreinatu zen, Elgetan, baina Eibarko taldeak. 1962-63 inguruan, Ozkarbiren dantza taldea Joakin Gastesik akuilatuta antolatu zen Elgetan, eta apaizgai gazte batzuk lehen dantzak irakatsi ondoren Gregorio Santa Cruz deitu zuten irakasteko“. Gaineratu du beste ohar bat “Arratera begira” dantzaz: “Arratera Begira dantza Polikarpo Larrañaga apaizari eskainitakoa da, Baionan errefuxiatua zegoela, maiz izaten baitzen bere Arrate kuttunari begira, eta dantzak izen osoa horrela zuen: "Urrutitik nere amatxo maiteri begira, Bayonatik Arratera".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.