Azken urte honetan jaiotako umeak gonbidatu dituzte. Denek ezin izan dute ekitaldian egon izan; 12 jaioberri joan dira udaletxera.
Zapia eta liburua
Udal ordezkariek hitz batzuk esan dituzte lehenengo; eta, ondoren, banan banan deitu dituzte umeak. Jaioberri bakoitzari jaietako zapia jarri diote, eta liburutxo bat oparitu.
Ekitaldi amaieran, udaletxe kanpoaldera joan dira eta familia argazkia atera dute.