Eguazten gauetik eguen goizera bitartean sokamuturraren alde zezenak kalera!! zihoen pankarta egon zen zintzilikatuta Salbador kaleko 6. atariko lehenengo solairuko balkoitik.
Jai batzordeak, aurten, ez du sokamuturrik programatu jaietarako eta pentsatzekoa da horren haritik datorrela ekintza. Iraitz Lazkano alkateak jakinarazi du jai batzordean ez dela erabaki horren inguruko inongo eztabaidarik sortu. "Adostasunez hartu genuen erabakia eta modu naturalean. Ez zen inongo eztabaidarik egon", adierazi du.
Azpimarratu nahi izan du, bestalde, pankarta ez duela Udalak kendu. "Etxe pribatu batean ipini zuten eta jabeak kendu du", adierazi du.
Goienak ez du jakin pankarta nork ipini duen.