Martxan da Elgetan udaleku zerbitzua. Gaur, urarekin dabiltza jolasean erabiltzaileak. Tenperatura ona dago eta arduradunek aukera baliatu dute Maala parkean ur putzuak ipintzeko. Arratsalderako kendu egingo dituzte.
Atzo abiarazi zituzten Elgetan udalekuak. Bost astez 80 neska-mutiko pasako dira Udalak bultzatutako eskaintzan.