Jaietako Herri Egunak ekintza seinalatu ugari ditu eta horien artean esanguratsuenetako bat aurreko urteko jaiak ezkero jaiotako neska-mutikoei eskaintzen zaien ongietorri ekitaldia da. Oraingoan ere, udaletxeko areto nagusian egingo dute ekitaldia, 12:00etan. Udal ordezkariek jaietako zapi bana jarriko diete jaioberriei.
Soka dantza erroldatu berriekin
Amaitutakoan, 13:00etan, udalbatzak soka dantza egingo du herritarrendako. Eguraldi ona bada, plazan egingo dute, eta, bestela, Udal Pilotalekuan. Ekitaldi horretan parte hartzera gonbidatuta daude iazko jaietatik hona herrian erroldatu diren gizon eta emakume guztiak.
Udalak emandako datuen arabera, 43 lagun dira hamabi hilabeteotan herrian erroldatu diren gizon-emakumeak. Guztiak daude soka dantzan parte hartzera gonbidatuta.