Elgetan ere parekotasuna lortu arte lelopean horma irudi erraldoia ipiniko dute kultura etxean. Emakume taldeko kideek eta Izar Irazabal Gillegik egindako irudiak izango dira aldarri horren seinale. Eraso matxistak nola identifikatu eta horien aurrean nola jokatu jasotzen duten eskuorriak ere banatuko dituzte herrian. Arreta telefonoak eta gomendio orokorrak aurkituko dituzte bertan herritarrek.
'Photocall' feminista zapatuan
Herri Eguneko bazkarian, bestalde, photocall feminista egingo dute, herritarrei more koloreko osagaiekin talde argazkiak ateratzeko aukera emanez. Argazki horiekin, aurrerago, erakusketa bat egitea da asmoa.