Pianoa, biolina eta gitarra izan dira hiru instrumentu nagusiak gaurko emanaldian. "Denetarik egon da. Hiru instrumentu horiek elkarren artean nahastu ere egin dituzte, abestu egin dute, dantzan ere bai. Pianoa bi, lau eta sei eskutara ere ikusi ahal izan dugu. Gitarra ikasle batek bere amarekin ere eskaini du pieza bat, berak gitarra jo du eta amak abestu. Polita izan da", adierazi du Larrañagak.