DJ festa, ogitartekoak eta San Juan sua, bihar, udako solstizioa ospatzeko

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko eka. 22a, 10:13
Bi elgetar suaren gaineko salto egiten, iazko San Juan bezperan

Neska-mutikoek aspalditik dute prest egur eta kartoi piloa kantxa ondoko zabaldegian. Bihar iluntzean piztuko dute sua. Aurreko orduetarako DJ festa antolatu du guraso elkarteak, eta ogitartekoak ere banatuko dituzte.

Badator urteko egunik luzeena eta aurten ere San Juan sua piztuko dute elgetarrek. Oraindik ere bada sua etxe aurrean egiten duenik, baina herritar gehienak kantxa ondoko zabaldegian umeek egindako piloaren bueltan elkartzen dira.

Ilundutakoan piztu ohi dute sua Elgetan. Aurretik, disko festa egingo du Jabi Sanper DJak, 19:00etatik 21:00etara, guraso elkarteak antolatuta. Jarraian, ogitartekoak banatuko dituzte gauak luze jo dezake-eta.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak