Estu egon dira gauza aurten ere Beheko kaleko jaietako bizikleta lasterketan. Istripu txiki batzuk ere izan dira, baina ezer larririk ez zorionez. Txikietan Amets Agirre izan da azkarrena eta jarraian sartu dira helmugan Beñat Egidazu eta Lili Arantzabal. Nagusiagoetan, berriz, Haritz Gonzalezek egin du lehenengo. Bigarren Itsaso Askasibar izan da eta hirugarren Hodei Uzuriaga.
Parte hartzaile guztiek jaso dute saria. Gehienek hartu du parte, gainera, bizikleta gainean eta makila batekin saria eskuratzeko jokoan.
Amaia DJren saioa etorri da gero. Laster jarri ditu dantza neska-mutiko gehienak.
Laster auzo-afaria, erromeria eta Mojito jaia izango dira Beheko kaleko jaietan.