Elgetako Herri Eskolako ikasturte amaierako jaialdiak formatu berria izan du aurten

Ikasleek eta irakasleek eskola atarian egin dute, aurten, dantza emanaldia. Lau kantu izan dira eta urtero moduan guraso eta senitarteko kopuru polita elkartu da saioa ikusteko. Aurretik, neska-mutikoek joko txokoak izan dituzte arratsalde pasa egiteko.

15:30ean hasi da emanaldia eta Haur Hezkuntzako neska-mutikoak izan dira lehenengoak dantza egiten. Zapiak airera kantua dantzatu dute. Jarraian etorri dira nagusiagoak diren ikasleen txanda. Zazpi kolore eta Hezi eta hazi kantuak dantzatu dituzte. Amaitzeko perkusio saio bat egin dute eskolako nagusienek, eta ikasleek hurrengo urtean Bergarako Ipintzara joatekoak diren seigarren mailako ikaskideak agurtu dituzte.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.