Athletic taldeak zuzendaritzako kide bat bidaliko du eta Elgetan izango dira baita ere Jose Angel Iribar, Carmelo Cedrun eta Koikili Lertxundi jokalari ohiak.
"Hogei bat lagunartetako ordezkariak izango dira gurekin. Gipuzkoatik, Bizkaitik, Arabatik eta Segoviatik etorriko dira. Herritarrak ere gonbidatuta daude. 13:00etan kalejira egingo dugu, 13:30ean aurreskua, 17:30ean hasiko gara omenaldiekin, 18:00etan elektrotxaranga izango dugu eta 20:00etan DJ Txasio gaztetxean", esan du Javier Gamarra presidenteak.
Uxue Gamarra Hemen Debagoiena saioan izango da martitzenean, egunak emandakoa eta Elgetako lagunartearen hamar urteot