Arratsaldeko 18:15 inguruan hasi da Elgetan euri-zaparrada eta denbora gutxian, igerileku bilakatu du Bolatokiko areto-futboleko kantxa. Bi umek, bainutxoa hartzeko aprobetxatu dute egoera, gurasoen eta bertan batutakoen begiradapean. Bolatokiko arduradunek azaldu dutenez, ez dute kantxa urez beterik inoiz ikusi eta baliteke, egunotako euri-jasen ondorioz, inguruko lurra oso bustita egotearen ondorio izatea: "Lurrak ezin izan du euri-ura xurgatu eta dena kantxan batu da". Une honetan ere, kantxak urez beteta jarraitzen duela esan dute, nahiz eta, apurka, badoan ur-maila behera.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.