Duela gutxi, beste istripu bat gertatu zen gaurkoaren toki berean. Tokia arriskutsua dela ikusita, alde bateko arbolak kentzeko eskatu zuen alkateak diputazioko ordezkariekin egindako aurrekontu irekien gaineko saioan.

Arratsaldeko 19:30ean gertatu da istripua Elgetan, Gipuzkoa 2639 errepidean, Eibarrerako noranzkoan. Ibilgailu bat irauli egin da puntu horretan eta pertsona bat zaurituta eraman dute Mendaroko ospitalera. Une honetan, garabia eta errepideko garbitzaileak lekuan bertan dira lanean. Ez da auto ilararik sortu.
Duela gutxi, beste istripu bat gertatu zen gaurkoaren toki berean. Tokia arriskutsua dela ikusita, alde bateko arbolak kentzeko eskatu zuen alkateak diputazioko ordezkariekin egindako aurrekontu irekien gaineko saioan.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.