Bihar, Gure Esku Dagok antolatuta Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen giza-katearen bezperan antolatu du Euskal Herriak Askatasuna plataformak karabana hau. Eta ez da kasualitatea, erabakitzeko eskubidearekin bat egiten ez dutela adierazi baitute, besteak beste. Autonomia estatutuaren gaineko eztabaida "iruzur" bat besterik ez dela salatu dute eta euren helburua, "autodeterminazio eskubidea aldarrikatzea" dela.