Guztira zortzi mahai ipini dituzte herriko plazan eta antolatzaileek adierazi dute, giro polita sortu dela plazan. Ingurumenarekin lotutako ekintzen artean bat da bigarren eskuko azoka hau. Eguerdian, errefusaren karakterizazioa egin dute eta datorren eguaztenean, Epeleko konpost-planta ezagutzeko bisita gidatua iragarri dute.