Salgai daude Beheko kaleko jaietako afarirako txartelak

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko ekainaren 10a

Neska-mutikoen afari merienda Beheko kaleko jaietan.

Haurren afarirako txartelak El Rincon de Lola tabernan daude salgai, 6 eurotan; eta auzo afarirako txartelak, Goikoetxe harategian, 13 eurotan.

Umeendako puzgarriekin eta buruhandiekin emango diete hasiera jaiei ekainaren 14an. Ondoren etorriko dira txupinazoa, Unai Cantabranaren kontzertua eta Baoobeer garagardoaren dastaketa saioa.

Gainerako ekintzak barikuan izango dira, hilak 15. Bizikleta lasterketa dago iragarrita 17:00etarako. Osterako, buruhandiak, Amaia DJren disko festa, neskamutikoendako afaria eta Gauargi taldeak girotutako auzo afaria daude antolatuta.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak