Domekan, Añanako Gatz Harana ikustera joateko izen-ematea egingo dute erretiratuek

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko eka. 9a, 08:00

Elgetako erretiratu taldea karta jokoan.

Egun osoko txangoa iragarri dute eta bihar, domeka, da izena emateko eguna. Urteko kuota ere kobratuko dute. Podologia zerbitzuari dagokionean ekaineko kontsulta hilaren 21ean izango da.

Egun osoko txangoa antolatu dute ekainaren 20rako Añanako Gatz Haranera. Bisita egin aurretik Ur Museoa ikusiko dute. Bazkaltzeko lekua ere hartu dute.

Irteeran parte hartzeko interesatuek domekan, hilak 10, eman behar dute izena, 11:00etatik 13:00etara, Ozkarbi elkartean. Prezioa 30 euro da.

Horrekin batera, urteko kuotaren ordainketa egiteko eguna izango da. Kuota 10 euro da.

Podologoa

Podologoaren ekaineko kontsulta, berriz, hilaren 21erako dago lotuta. Ezinbestekoa da aurrez txanda hartzea: 943 76 80 77 (Nati).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak