Eta, Mauletik irtenda, Euskal Herriko hainbat herri izango dituzte geraleku. Besteak beste, ekitaldia egingo dute Elgetako plazan –zapatua–. 17:30ean hasiko da ekintza.
Tartean, "hautu baskongadista eta autonomistekiko oposizioan nazio askapenaren aldeko aldarria" hedatzea dute helburu. Eta, Elgetaz aparte, bidean zehar beste hiru herritan egingo dituzte geldialdiak –Gernika, Amaiur eta Tolosa–. Horien arteko bidea, ostera, autoz egingo dute, karabanan.
Modu berean, egitasmoaren bultzatzaileek aldarrikatu dute ez dela "ziklo autonomistarik" behar. "Euskal Herriak askatasuna behar du", diote.