Intxortako frontearen inguruko bisita gidatu ugari egiten dira aspaldian Elgetan. Zapaturako iragarrita dagoen bisitaldian, ordea, bestelako kontuak izango dira protagonista.
Elgetako elizaren inguruko azalpenak emango ditu Nerea Villak 12:00etan abiatuko den bisitan. Horrekin batera, ordea, herriarekin harremana izan duten hainbat artistaren eta pertsonaia historikoen berri ere emango du. Pablo Uranga eta Ignacio Zuloaga margolariak, Francisco Iturrino eskultorea, Napoleonek Durangon preso zituen soldaduak ihes egitea posible egin zuen Maria Angela Telleria, Joaquin Iturbe bidelapurra...
Bisita interesgarria izango da eta eduki berriekin askorendako.