Zerbitzua astelehenetik barikura izango da zabalik, 09:00etatik 13:00etara. 2006 eta 2015 artean jaiotako neska-mutikoendako eskaintza da eta asteka eman daiteke izena.
Astebeteko prezioa 40 euro da, bi astekoa 60 euro, hiru astekoa 75 euro, lau astekoa 90 euro eta bost astekoa 100 euro. Bigarren haurragatik %20 merkatzen da zerbitzua, eta familien egoera ekonomikoaren araberako bestelako hobariak ere badaudela jakinarazi du Udalak. Udaletxean egin behar da kontsulta.