Imanol Albizu Goikoetxe-k eta Xabier Peñagarikano Peña-k txapelketa ona egin dute. Kanporaketa jardunaldietako bikote onena izan dira, eta atzoko finalean berretsi egin zuten sasoiko daudela. Pozik jantzi zuten urrezko binakako harri-jasotze txapelketako txapela.