Sasoi onean daude biak, eta txapela janzteko gogoz. Hain zuzen ere, kanporaketa jardunaldietako bikote onena izan dira. "Primeran gabiltza, sentsazio oso onekin. Hernialden bolarekin egindako lana, esaterako, oso ona izan zen", esan du Albizuk. "Baina finala dugu orain. Ea zer gertatzen den. Imanol Illarramendi Kortaberri eta Mikel Lopetegi Urra izango ditugu aurrez aurre. Urra, batez ere, oso ona da; ez dakizu inoiz zer egiteko gai den. Gu bolarekin gabiltza bereziki ondo. Ikusiko dugu...". Txapelketa Euskal Telebistan ikusteko aukera izango da domeka arratsaldean