Erretzearen ondorioez ohartarazteko informazio mahaia, gaur, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko eka. 1a, 09:51

Maiatzaren 31n aldarrikatzen da Tabakorik gabeko Nazioarteko Eguna. Prebentzioaren kontzientzia hedatzeko informazio mahaia jarriko dute, gaur, Elgetan Bergarako osasun zentroko sanitarioek.

Informazioa banatzeko mahaia izango da. Herriko plazan ipiniko dute 19:00etatik 20:00etara. Bertan, Bergarako osasun zentroko langileek informazio pertsonala emango dute sustapen eta tabakoaren prebentziorako jarduerei buruz. Baina, informazio hori jasotzen duten diptikoak banatzeaz gain, azterketa pertsonalizatua ere egingo dizkiete gerturatzen diren erretzaileei: gorputzeko karbono monoxidoa edo biriken adina neurtuko dituzte, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak