Joseba Muxika: "Garrantzitsua da elgetarren ekarpenak ere jasota gelditzea"

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko mai. 29a, 10:14

Joseba Muxika Elgetan.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Herri Partaidetzako zuzendaria da elgetarra eta eguenean Aurrekontu Irekiak egitasmoaren baitan batzar irekia gidatuko du herrian. Elgetarrak parte hartzera deitu ditu.

Aurrekontua da administrazio batean kudeaketarako tresnarik garrantzitsuena, eta eguenean, 18:30ean, Elgetan izango da Joseba Muxika, Aldundiaren aurrekontura begira elgetarren proposamenak eta ekarpenak jasotzeko.

Mota guztietako ekarpenak jasoko dituzue?

Aldundiarenak diren eskumenekin lotutako ekarpen guztiak jasoko ditugu, bai.

Hiru urte dira partaidetza egitasmoa martxan duzuela. Erantzun ona du?

Herritarrek gauza zentzuzkoak planteatzen dituzte. Ez dira proposamen neurrigabeak edo utopikoak. Aurten, gainera, herri txikietara hurbiltzeko ahaleginean ari gara eta beste maila bateko gaiak ateratzen ari dira: baserri bideen konponketa, zuntz optikoaren hedapena, saneamendu hoditeria egiteko premia... Gai garrantzitsuak dira eta irtenbide bat eman behar zaie.

Zure herrira zatoz, gainera.

Bai, eta pribilegioa da. Beste herrietan moduan, modu profesionalean arituko gara, baina badut jakin-mina; izan ere, beti egoten da eskaeraren bat berria egiten zaizuna. Gustura entzungo ditut elgetarren ekarpenak. Garrantzitsua da, gainera, elgetarren interesak ere lurralde eraikuntzan txertatzea. Horiek plazaratzeko lekua izango da egueneko batzarra.

Gero, ekarpen guztiak aztertzen ditu Aldundiak?

Prozedura bat dago eta irizpide batzuen arabera denak aztertzen dira. Ekarpen-egileek, gainera, erantzun bat jasotzen dute otsail aldera esanez bere ekarpena txertatua izan den edo ez, eta ezezkoa bada zein izan den ez

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak