Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean egingo da Euskaraldia eta Elgetak ere izena emanda dauka ariketa sozial erradoia izango den Euskal Herri mailako ekimenean.
Elgetako euskaraldia batzordea sortzeko unea da eta helburu horrekin batzorde irekia deitu dute hilaren 28rako, astelehena, Ozkarbi elkartean, 19:30ean. Euskaraldia Euskal Herrian, euskaraldia Elgetan eta Elgetako euskaraldia batzordearen sorrera dira jorratuko dituzten gaietako batzuk.
Deialdi irekia da eta herriko eragile, elkarte eta norbanako guztiak daude parte hartzera gonbidatuta.