Xalbadorpe erretiratuen elkartetik jakinarazi dutenez herriko erretiratuendako bi formazio saio eskainiko ditu Kontsumobidek Elgetan. Hurrengo bi martitzenetan izango da. Lehenengoa maiatzaren 29an egingo dute eta gaia izango da: elikadura eta nutrizioa. Bigarrena, berriz, ekainaren 5ean egingo dute eta gaia izango da: arriskuak ekiditeko gomendioak.
Pertsona nagusiei bereziki zuzendutako tailerrak izango dira. 17:30ean hasiko dira, Ozkarbi elkartean. Herriko interesatu guztiak daude parte hartzera gonbidatuta.