Gozo ugari egiten dituzte Berraondokoa industrialdean dagoen Galgorri gozotegian. Barikuan, Elgetako Herri Eskolako laugarren mailako neska-mutikoei zabaldu zizkieten lantokiko ateak, eta gustura ibili ziren anis usain artean 9-10 urte bitarteko ikasleak.
Higiene kontuengatik beharrezkoak diren babesak soinean ipini ostean sartu ziren gozotegian neska-mutikoak eta askotariko gauzak ikusi zituzten bertan. Pozik irten ziren. Herrian bertan egiten diren gozoak non eta nola egiten dituzten bertatik bertara ikusteko aukera izan zuten, eta hori ez da egunero gertatzen.
Ez ziren esku hutsik itzuli gainera; izan ere, azalpenak entzun eta gero denek izan zuten gozoak dastatzeko aukera.