Ekainaren 3an Lekeition egitekoa den Euskal Eskola Publikoaren jaira autobusean joateko izen-ematea zabalik da

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko mai. 18a, 10:03

Maala Guraso elkarteak jakinarazi du bailara mailako antolaketan dihardutela autobus zerbitzua gertatzen. Izen-ematea zabalik da eguaztenera arte, hilak 23.

Ekainaren 3an Euskal Eskola Publikoaren jaia ospatuko dute Lekeition. "Bertara gerturatzeko Debagoienetik autobusak antolatzen ari dira. Autobusa doakoa da, baina izena ematerakoan bost euroko bermea eskatzen dute, gero autobusean itzuliko direnak".

Interesa duenak gelako guraso ordezkariarekin jarri behar da harremanetan lehenbailehen. Izen-emate epea maiatzaren 23ra arte dago zabalik. "Autobusen ordutegiak eta nondik irtengo diren oraindik zehaztu gabe daude. Horren informazioa aurrerago emango genuke", esan dute guraso elkartetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak