Elgetako Herri Eskolan ere kolore biziak LGTBIQ fobiaren kontra

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko mai. 17a, 22:31

Elgetako ikasleak eta irakasleak denen artean egindako koloretako ostadarrarekin. (Iturria: Elgetako Herri Eskola)

Elgetako ikasle eta irakasleek ere LGTBIQ fobiaren kontrako Nazioarteko Eguna aldarrikatu dute gaur. Horretarako, kolorez eta kantuz bete dute ikastetxea.

LGTBIQ hizkien atzean lesbiana, gay, transexual, bisexual, intersexual eta queer hitzak daude eta horien guztien kontrako jarrerak edo fobiak arbuiatzeko eguna izan da gaur. Gaiaren inguruko sentsibilizazioa egin dute Elgetako Herri Eskolan: "Berdintasunean bizitzeko aldarrikapena landu dugu eskolan", adierazi dute zuzendaritzatik. "Ostadar handi bat egin dugu denon artean adierazteko denok garela ezberdinak eta ez dagoela inor soberan, denak garela beharrezkoak".

Ikus-entzunezkoen bitartez landu dute gaia eskolan. "Erabili ditugu ikasleen artean solasaldia sortzeko", esan dute. Talde argazkia eta kantu saioa ere egin dituzte. Besteak beste, Kantu Koloreren Zazpi kolore abestu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak