Kantsatzeke mendi taldeak zapatuan egin zuen familiendako zuzendutako urteko lehenengo irteera. Eguraldiak ez zuen batere lagundu eta plan aldaketa egin zuten egunean bertan. "Eguraldia dela-eta azken momentuko plan aldaketa egon da irteeran: Xoxote inguruak bisitatu ditugu", azaldu dute.
Helduendako irteera domekan
Hurrengo irteera domekan izango da, maialtzak 20. Kasu honetan Okina-Saseta-Okina da iragarritako ibilbidea. "Okinan hasi eta pagadi eta goi larreetatik Sasetara iritsiko gara, aldapa handirik gabe. Hortik, berriz, Ihuda errekan gora arrainaren eta ogiaren GR bidea jarraituz Okinara helduko gara. Neke handirik gabe lau bat ordutan egiteko bidea da", azaldu dute.
Interesatuek eguenera arte, maiatzaren 17, dute izena emateko aukera udaletxean, Kantsatzeke taldearen Facebook profilean eta kantsatzeke@gmail. com helbide elektronikoan. Prezioa da hamar euro.