Giro onean ospatu dute Asentzio Eguna

Iker Oñate 2018ko maiatzaren 13a

Hamarka pertsona erakarri ditu Asentzio ermitako ospakizun hitzorduak. Ohi moduan, ermitan bertan eginiko mezarekin eman diote hasiera egunari. Eta trikiti zein pandero doinuez bustiriko luntxa izan dute ostean. Eguraldiak, ostera, ez du batere lagundu: ermitako aterpean egin behar izan dute luntxa. Esan beharrekoa da elgetarrak ez ezik, Angiozarko eta Bergarako beste hainbat auzotako bizilagunak izan direla bertan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak