Elgetako Ferixa Nagusiko jaiak iragartzeko kartel lehiaketa martxan da

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko mai. 11a, 09:00
Iazko kartel lehiaketara aurkeztutako lanak.

Lanak aurkezteko azken eguna maiatzaren 23a da. Aurkeztutako lan guztiak buztin gelan ipiniko dituzte ikusgai eta herritarrek maiatzaren 28tik ekainaren 4ra Hirix aplikazioaren bitartez emandako botoen arabera erabakiko da. Saria da ehun euro.

Elgetako udal jai batzordeak Ferixa Nagusiko jaietako kartel lehiaketa deitu du. Parte-hartzaile bakoitzak nahi beste lan aurkezteko aukera izango du, eta gaia librea da kontuan hartuta betiere deialdiaren zergatia.

Lan guztietan agertu behar da 'Ferixa Nagusiko jaiak 2018' esaldia, eta horrekin batera jaien data; ekainaren 28tik uztailaren 1era. Kartelen neurriak beharko du 70 cm x 50 cm.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa eta kartel lehiaketaren gainerako oinarriak hemen ikusgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak