Beheko kaleko jai batzordea hasita dago jaietarako dirua elkarteko saskiak zozketatzen. Bihar, eguena, jaien prestaketa lanekin hasteko batzar irekia egingo dute Mendi mendi elkartean, 19:30ean.
Antolatzaileek jakinarazi dute ekainaren 15ean hasiko direla jaiak aurten. Auzotar eta interesatu guztiak daude batzarrean parte hartzera deituak.