Aurten ere Asentzio Eguna ospatuko dute, Elgetan. Intxortako Atetik aurrera joango dagoen izen bereko ermitaren inguruan egingo dituzte ospakizunak. 12:00etarako meza dago iragarrita eta ondoren luntxa eta trikitilariak egongo direla iragarri dute antolatzaileek.