Azken egunak Kantsatzekek domekan umeekin egitekoa duen irteeran izena emateko

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko mai. 7a, 10:51

Elgetar taldea, iazko udaberrian, Kantsatzekek Andastora egindako mendi irteeran.

"Oraingo honetan, Amezketatik irten eta Burutzuzingo meategietara egingo dugu txangoa, Aralarko medietan barrena", adierazi dute antolatzaileek. Eguenean, hilak 10, amaitzen da izena emateko epea.

Kantsatzeke mendi taldeak aurten ere familia giroan egiteko bi irteera antolatzea aurreikusten du. Udaberrikoa domekarako, hilak 13, iragarri dute. Lauzpabost orduko txangoa izango dela adierazi dute, eta taldea 08:30ean abiatuko dela herriko plazatik, autoetan.

Interesatuek maiatzaren 10era arte dute izena emateko aukera udaletxean, Kantsatzeke taldearen Facebook profilean eta kantsatzeke@gmail. com helbide elektronikoan. Prezioa hau da: sei euro nagusiendako eta lau euro adingabeendako. Adingabeek guraso edo nagusi baten ardurapean joan beharko dute. Irteera adin guztietako interesatuendako da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak